top of page

Zapi koloretsuak

Egunerokotasunak mila modutan zapaltzen gaitu. Gure ibilbidean zehar, bizipenetatik haratago, esperientzia ezberdinak bizi eta ezagutu ditugu. Guzti honek sortutako hutsunea betetzeko asmoz sortu dugu ondorengo ekimena.

 

Gaixotasuna ostikatu ordez, sentitzen dugun hori besarkatzeko asmoz, sortu ditugu zapiak.

DSC_1248.jpg

Nola lagundu 

Proiektuaren funtzionamendua

Zapi hauetako bat erosiz gero, minbizia duen pertsona batek, halako zapi bat eta turbante pertsonalizatu bat jasoko du. Hauek, bere neurri eta beharretara egokituko dira, eta euren  diseinuan parte hartzeko aukera izango dute.

Nola lortu zure zapia

Minbizia duten pertsonentzako zapi eta turbanteen donazio prozesua

Burusoil bazaude edo zure inguruko pertsonaren batek zapi edo turbante itxia beharko balu jarri gurekin harremanetan inongo lotsarik gabe. Modu honetan dohainik jasoko duzu zure zapi eta turbante itxi pertsonalizatua. 

Turbante itxi hauek eskuz josiak egongo dira Karmeleren eskutik. Bere studiora joateko aukera izango duzue, gustukoen duzuen tela aukeratu eta zuen neurrira egokitzen den turbantea josiko dizu Karmelek.

Julene  658.525.058

Miren  688.661.986

DSC_1662.jpg
DSC_1877.jpg

Minbiziari besarkada

Alazne Arruti Bengotxea

Gaixotasunari ostikada eman ordez, sentitzen dugun hori besarkatzeko asmoz sortu ditugu zapiak.

Ibilbidean zehar, hainbat gabezi identifikatu ditugu. Gehienetan, zapiak, soildutako buruak estali eta gaixotasuna gurekin bat ez datorren moduan azpimarratzeko sortuak izan direla ikusi dugu. Garestiak eta denontzat eskuragarriak ez izateaz gain, kolore triste eta apalekoak izaten dira gehienetan.

Baina gure kasuan, kanporatu eta ezabatu nahi den egoera baino, gureganatu nahi dugun prozesu bat da. Zelula txar hauek norberaren parte izaten jarraitzen baitute. Eta elkarrekin maitatu nahi genuke guzti hori. Osatu dugun sare hau pixkanaka hazten jarraitzeko.

 

Zapi hauek, minbizia duten pertsonak eta euren ingurua elkartzeko aukera izan da.  

 

Esperientziak partekatu, elkar zaindu eta bestelako gaiak elkarbanatzeko espazio bat.

 

Eta zuek ere honen parte izatea nahi genuke.

Sortze prozesua

Elkarlana

Emakume sendo eta sortzailez inguratuta, urte oso bateko emaitza da ondorengoa.

 

Orain dela urtebete eman genion hasiera zapien proiektuari, gizartean identifikatu genuen beharra asetzeko asmoz. Baina proiektu honetan bidelagun asko izan ditugu eta beraiei esker izan da posible hau dena aurrera eramatea. Sandra eta Ixabelek, biek bularreko minbizia pasatu dute, eta gaixotasuna zuten bitartean zapiak erabiltzen zituzten. Beraien gomendioak ezinbestekoak izan dira zapiaren kolore eta forma definitzeko. Karmelek, @kool_studio ko jostun artistak, beti eskaintzen dio tarte bat iñurriri, modu boluntarioan lana egiteko. Berak josiko ditu zapiak, zintak eta modu pertsonalizatuan minbizia duten emakumeei donatuko zaizkien turbante itxiak. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu @munibertsitate ko ikasleei: Amaia, Maider eta Uxueri. Beraiek izan dira zapia diseinatu dutenak eta baita material eta estanpazio tailer ezberdinak aztertu dituztenak ere. 

 

Emakume zoragarri batzuen elkarlanari esker sortu da zapi hau, beste emakume batzuei laguntza emateko asmoz, eta haiekin ezin eskertuago gaude.

DSC_1964.jpg
DSC_2159 (1).jpg
bottom of page