Dohaintza - Tabuen kutxatik oholtzara
📍LASARTE ORIA
Manuel Lekuona Kulturetxea
Ekainak 12, igandea18:00
BERTSOLARIAK: Jone Uria, Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Maider Arregi
GAI-JARTZAILEA: Amaia Agirre
MUSIKARIAK: Ixak Arruti eta Gari Otamendi
PRODUKTU HAU EROSTERAKOAN EZ DA ORDAINDU BEHAR BIDALKETARIK. Jarri kool Studioan jasoko duzuela koste gehiagorik ez izateko
Izan Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen Kutxatik Oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dugu, gertutik bizitako esperientzien harira.
Minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzutan serio, bestetan umorez, minbizitik biziminera.