LAGUNTZA METODOA
Bizipoza banatuz
Gustatuko litzaizuke Iñurrik zuri edo zure ingurukoren bati laguntzea?
Adi orduan esango dizugunari.
Hauek izango dira jarraituko ditugun pausoak:
1.
Zure berri izateko irrikitan gaude, idatziguzu lotsarik gabe.
2.
Jasotzen ditugun istorio guztien artean behar gehien duen pertsona edo familia aukeratuko dugu.
3.
Berarekin harremanetan jarriko gara, kasua gertuagotik ezagutu eta aztertzeko.
4.
Beharrak ikusi ondoren, beraien istoriora egokitzen den laguntza plan bat diseinatuko dugu, eta, posible bada, bizitza pixkatxo bat erraztuko diegu.
Gure helburua ez da soilik arlo ekonomikoan laguntzea, beraz, zuk ere zure istorioa baldin baduzu edo minbizia pasa duen norbaiti sorpresatxo bat eman nahi badiozu, jar zaitez gurekin kontaktuan, instagram edo email bidez.

Gure ekitaldiak
Minbiziaz hitz egin nahi dugu, ile ordeez eta heriotzaz. Tabuen kutxan dauden gai horiek guztiak azaleratu nahi ditugu, normalizatu eta gure barne korapiloak askatu. Kultura erabiliz, antzerkiak, kontzertuak eta hitzaldiak antolatzen ditugu, zu edo zure ingurukoak beldurtzen dituzten gaiak errotik landuz.